Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arreta (Euskaraz)
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea –ez osasunekoak–, baita jarduera piskosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan
- Lehen laguntzak
- Arreta eta laguntza psikosoziala
- Osasun-arreta
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea
- Komunikaziorako laguntza
- Arreta higienikoa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Pertsonei arreta soziosanitarioa etxean ematea
- Lehen laguntzak
- Komunikaziorako laguntza
- Osasun-arreta
- Arreta eta laguntza psikosoziala
- Etxeko laguntza
- Arreta higienikoa
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
- 3. Ziurtagiri Profesionala: Telelaguntzako deien kudeaketa
- Telelaguntza
- Gizarte-trebetasunak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza-aldia (80 ordu)
Moduluak
Hurrengo taulan, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta beharrak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
132 | 0 | 8 ordu / asteko | ||
Etxeko laguntza Urtekoa 45 Plaza |
ZP2 | 264 | 0 | 8 ordu / asteko | |
Osasun-arreta Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
198 | 16 | 6 ordu / asteko | |
Arreta eta laguntza psikosoziala Urtekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
252 | 0 | 8 ordu / asteko | |
Lehen laguntzak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
66 | 12 | 4 ordu / asteko | |
Gizarte-trebetasunak 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 99 | 0 | 6 ordu / asteko | |
Telelaguntza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP3 | 99 | 0 | 6 ordu / asteko | |
Komunikaziorako laguntza 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
99 | 8 | 6 ordu / asteko | |
Arreta higienikoa 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 |
105 | 8 | 7 ordu / asteko | |
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta antolatzea 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 | 105 | 0 | 7 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza b>(2025-2026 ikasturterarte) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik. |
||
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Ingeles Profesionala 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) |
|
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
Modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | 3 ordu / asteko | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da |
Matrikularako argibideak
Ikasketa hauek ez dute matrikula egiteko berariazko jarraibiderik.
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Heziketa-ziklo hau online egiten da erabat: ez da aurrez aurreko saioetara joan behar, amaierako azterketetara eta lantokietako prestakuntzara izan ezik (beti izaten dira aurrez aurrekoak).
Gainerako jarduerak, bai ikaskuntzakoak bai ebaluaziokoak, online egingo dira, ikaskuntza-plataformaren bidez
Egutegia
Irtenbide Profesionalak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan eta/edo etxean.
- Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
- Gerokultorea.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
- Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
- Etxez etxeko laguntzako laguntzailea. Etxez etxeko arretako laguntzailea.
- Familiako langilea.
- Hezkuntza bereziko laguntzailea.
- Laguntzaile pertsonala.
- Telelaguntzako teleoperadorea.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Mendekotasun egoeran dauden pertsonen arretako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
- Euskera B1 maila: Zikloa euskaraz egiten dutenek ez dituzte aurkeztu beharko Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B1 mailaren baliokide diren euskarako hizkuntza-ziurtagiriak sektore publikoko kontratazio-prozesuetan, ezta euskara-ikasketak egiten jarraitzeko ere.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953