Profesionaltasun Ziurtagiria

Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-laguntza ematea

Osasun fisikoari, psikikoari eta sozialari dagokionez, behar bereziak dituzten pertsonei esparru soziosanitarioan laguntzea etxean, haien autonomia pertsonala eta ingurunearekin dituzten harremanak mantentzeko eta hobetzeko egokienak diren estrategiak eta prozedurak aplikatzeko baliabideak eskainiko dira Profesionaltasun Ziurtagiri honetan.

  • Maila: Profesionaltasun Ziurtagiria
  • Iraupena: 600 ordu
    • Hizkuntza:Gaztelera

Profesionaltasun Ziurtagiriak hau 3 Prestakuntza-modulua (MF) teoriko eta praktiko batean antolatuak daude.  Aldi berean, modulu bakoitza Prestakuntza-unitatea (UF) desberdinetan banatua dago.

Prestakuntza gehiena online egingo da, nahiz eta zenbait UFk aurrez aurreko saioak ere badituzten.

Modulua Unitatea ORDUAK
Osoak Bertar.
MF0249_2 Etxez etxeko higienea eta osasun-laguntza
UF0119. Mendeko pertsonen higiene- eta osasun arretaren ezaugarriak eta premiak
70h
UF0120. Mendeko pertsonei etxean elikagaiak eta tratamenduak ematea
50h
UF0121. Mendeko pertsonen gaitasun fisikoak hobetzea eta haiei lehen laguntzak ematea etxean
50h
170 18
MF0250_2 Etxez etxeko arreta eta laguntza psikosoziala
UF0122. Mendeko pertsonen mantentzea eta errehabilitazio psikosoziala etxean
80h
UF0123. Mendeko pertsonen eguneroko gestioetarako laguntza
90h
UF0124. Mendeko pertsonarekiko eta horren ingurunearekiko elkarreragina, komunikazioa eta behaketa
80h
210 8
MF0251_2 Etxez etxeko laguntza eta familia-elikatzea
UF0125. Kudeatzea, hornitzea eta janaria prestatzea mendeko pertsonen familia-unitatean
60h
UF0126. Mendeko pertsonen etxea mantentzea, garbitzea eta antolatzea
40h
100 11
MP0028 Lan-harremanik gabeko lanbide-praktiketarako modulua
120 120

Garrantzitsua

Derrigorrezkoa da aurrez aurreko saioetara joatea. Saio horiek prestakuntzaren guztizko orduen % 10 dira, eta Bizkaian bakarrik egingo dira, zehazki IES Eskurtze BHI ikastetxean. Prestakuntza-modulu bakoitzeko egutegiak Egutegia atalean kontsulta daitezke.

IES Eskurtze BHI

Eskurtze kalea, 11, 48012, Bilbo - Bizkaia

Webgunera joan

Lurralde bakoitzerako 2022-23 ikasturterako aurrez aurreko saioen egutegiak kontsultatu eta/edo deskargatu ditzakezu hemen:

Bizkaia

Garrantzitsua

Matrikulazio prozesua Lanbideren webgunetik burutu behar da.

Lanbide eta irteera profesional esanguratsuenak

Oro har, pertsonei eta haien inguruneari etxean ematen zaien zuzeneko arreta soziosanitarioko jarduerak antolatzen, gauzatzen eta kontrolatzen egin dezake lan.
Zehazki, hauek kontratatu ahalko dute:

  • Mendeko pertsonei etxez etxeko arreta-zerbitzuak kudeatzeaz eta emateaz arduratzen diren administrazio publikoek, bereziki, tokikoek eta erkidegokoek.
  • Erakunde pribatuek, irabazi-asmokoek zein irabazi-asmorik gabekoek, bai erabiltzaileari zuzeneko zerbitzuak eskaintzen dizkietenek, bai etxez etxeko arreta-zerbitzu edo -programa publikoak kudeatzen dituztenek.
  •  Autonomo gisa, bere zerbitzuak bizikidetza-unitate eskatzaileei zuzenean eskainiz edo etxez etxeko zerbitzuen enpresa propioa sortuz, beste teknikari batzuekin elkartuta.

Ekoizpen-sektoreak

  • Etxe partikularrak.
  • Babespeko etxebizitzak.
  • Etxez etxeko zerbitzuak eta arreta.

Lanbideak edo lanpostuak

  • Etxez etxeko laguntzailea.
  • Etxez etxeko arretarako laguntzailea.
  • Adinduen, desgaitasunen bat dutenen eta etxean eriondo daudenen zaintzailea.

Eskatu informazio gehiago

Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: