Sukaldaritza eta gastronomia
Sukaldaritza eta Gastronomiako teknikariaren Tituluari eta haren hiru Ziurtagiri Profesionalei lotutako moduluak eskaintzen dira.
Titulu honen konpetentzia orokorra da sukaldaritzako produkzioaren esparruan sukaldaritzako mota guztietako elaborazioak aurrez elaboratzeko, prestatzeko, kontserbatzeko, amaitzeko/aurkezteko eta zerbitzatzeko jarduerak gauzatzea, ezarritako kalitate-protokoloei jarraiki, eta higieneari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenbabesari buruzko arauen arabera jardunda.
Titulu honetako moduluak A ereduan eskaintzen dira, nahiz eta ikasleak irakasleekin eta bestelako zerbitzuekin euskaraz ere komunikatu daitezkeen.
- Prezioa: 20€ modulu bakoitzeko
Tituluak eta ziurtagiriak
Eskainitako moduluak Titulu eta Ziurtagiri Profesional hauei lotuta daude:
- Sukaldaritza eta Gastronomiako Teknikaria
- Curriculumeko modulu guztiak osatu behar dira
- 1. Ziurtagiri Profesionala: Sukaldaritza
- Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
- Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
- Sukaldaritzako teknikak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
- 2. Ziurtagiri Profesionala: Gozogintza jatetxeetan
- Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
- Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
- Jatetxe-arloko postreak
- Eskaintza gastronomikoak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
- 3. Ziurtagiri Profesionala: Sukaldaritza gastronomikoa
- Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
- Eskaintza gastronomikoak
- Sukaldaritzako produktuak
- Laneko arriskuen prebentzioa
- Enpresako prestakuntza aldia (80 ordu)
Moduluak
Hurrengo taulan, Sukaldaritza eta Gastronomiako teknikari Tituluari eta haren Ziurtagiri Profesionalei lotutako prestakuntza-moduluen ezaugarriak jasotzen dira. Desagertzear dauden moduluen kasuan, matrikulatu ahal izango diren azken ikasturtea adierazten da.
Modulua | Ziurtagiri Profesionala | Orduak | Horas mínimas de estudio |
Informazio gehigarria | |
---|---|---|---|---|---|
Osoak | Aurrez aurrekoak | ||||
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea 1. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP1 ZP2 ZP3 |
66 | 0 | 4 ordu / asteko | |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak 1. lauhilekoa 30 Plaza |
ZP2 | 165 | 96 | 10 ordu / asteko | Ezin da Sukaldaritzako teknikak moduluarekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira |
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa Urtekoa 30 Plaza |
ZP1 | 297 | 92 | 9 ordu / asteko | |
Sukaldaritzako teknikak Urtekoa 30 Plaza |
ZP1 | 330 | 157.5 | 10 ordu / asteko | Ezin da Jatetxe-arloko postreak eta Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak moduluekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira |
Jatetxe-arloko postreak 2. lauhilekoa 30 Plaza |
ZP2 | 168 | 80 | 10 ordu / asteko | Ezin da Sukaldaritzako teknikak moduluarekin batera egin, saio presentzialak egun berdinetan bait dira |
Sukaldaritzako produktuak Urtekoa 30 Plaza |
ZP3 | 294 | 96 | 9 ordu / asteko | |
Eskaintza gastronomikoak 2. lauhilekoa 45 Plaza |
ZP2 ZP3 |
99 | 0 | 6 ordu / asteko | |
Lantokiko prestakuntza (2025-26 ikasturterarte) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
380 | 380 | Zikloko modulu guztiak gainditu behar dira, Modulu arteko proiektua modulua izan ezik. |
||
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
120 | 0 | 8 ordu / asteko | Laneko prestakuntza eta orientazioa moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala II 1. edo 2. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Enpresa eta ekimen sortzailea moduluarekin konbalidagarria Plazak honela banatuko dira: 25 plaza 1. lauhilekorako eta 20 plaza 2. lauhilekorako. |
|
Ingeles Profesionala (2025-26 ikasturtetik aurrera) 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | Ingeleseko oinarrizko ezagutza izatea (irakaslearekin harremana eta edukiak hizkuntza horretan izango dira) | |
Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta 1. lauhilekoa 45 Plaza |
63 | 0 | 4 ordu / asteko | ||
Jasangarritasuna ekoizpen-sistemari aplikatuta 2. lauhilekoa 45 Plaza |
42 | 0 | 3 ordu / asteko | ||
Aukerako modulua 2. lauhilekoa 45 Plaza |
84 | 0 | 5 ordu / asteko | ||
Prestakuntza enpresan (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
260 | 260 | 80 ordu Ziurtagiri Profesional bakoitzeko (guztira 260 ordu gutxienez) | ||
Modulu arteko proiektua (2026-2027 ikasturtetik aurrera) 1. edo 2. lauhilekoa 25 Plaza |
50 | 0 | Lantokiko Prestakuntza edo Prestakuntza enpresa moduluekin batera edo ondoren egin behar da |
Matrikularako argibideak
Heziketa-ziklo osoa osatu nahi bada, garrantzitsua da ibilbidearen hasieran oinarrizko moduluak ikastea eta gomendio hauei jarraitzea. Bestela, aldez aurretik beharrezko ezagutza eta gaitasunik ez izateak bideraezin bihur dezake modulu jakin batzuk gainditzea.
Oinarrizko moduluak |
---|
Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea |
Gomendioak | |
---|---|
Modulu hau egiteko | Gaindituta izatea |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak |
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
|
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa Sukaldaritzako teknikak moduluarekin batera egitea |
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
|
Sukaldaritzako teknikak Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa moduluarekin batera egitea |
(Edo batera ikastea) Elikagaiak manipulatzeko segurtasuna eta higienea
|
Jatetxe-arloko postreak |
Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak
|
Sukaldaritzako produktuak |
Elikagaien aurretiazko elaborazioa eta kontserbazioa
Sukaldaritzako teknikak
|
Bateraezintasunak | |
---|---|
Modulua | Ez egin modulu honekin |
Sukaldaritzako teknikak | Pastelgintzako eta gozogintzako oinarrizko prozesuak eta Jatetxe-arloko postreak |
Baldintza teknikoak
Ikasketa hauek egiteko, ordenagailu pertsonala, ofimatika eta Internet erabiltzeari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea gomendatzen da (web-orrietan nabigatzea, posta elektronikoa eta testu-prozesadoreak erabiltzea, etab.).
Interneterako sarbidea duen edozein ekipamendutik sar badaiteke ere, nahitaezkoa da ikasturte osoan zehar ordenagailu bat izatea, kamera, mikrofonoa, entzungailuak/bozgorailuak, eta software eguneratua dituena eta baita interneterako sarbide propioa izatea ere, jarraipena bermatzeko.
Sistema eragile bateragarriak Windows 10/11, Linux eta Mac OS dira (Windows eta Linux sistemei bakarrik emango zaie laguntza).
Saio presentzialak
Garrantzitsua
- Nahitaezkoa da, gutxienez, klase presentzialen % 75ra bertaratzea, aurrez aurrekoak dituzten moduluak gainditu ahal izateko.
- Saio hauetarako, ikasleak, ikasturte hasieran adieraziko zaizkion laneko arropa eta sukaldeko materiala beharko ditu.
Saio presentzialak honako ikastetxe hauetan egingo dira, egutegietan zehaztutako egun eta ordutegietan:
Galdakaoko ikastetxeko sukaldeko instalazioak eta ekipoak bisita daitezke gure tour birtualarekin.
IES Gamarra Ostalaritza BHI
Presagana kalea, 1, Gamarra Nagusia, 01013, Gasteiz - Araba
Webgunera joanEgutegia
Irtenbide Profesionalak
Sukaldaritza eta Gastronomia zikloa honako lanbide hauetara bideratuta dago:
- Partidaburua.
- Kolektibitateetako(egoitzak, eskolak,…), jatetxe, eta janari laster edo presako sukaldari.
- Gozogile.
Titulazio baliokideak
Zikloa amaitzean, Sukaldaritza eta gastronomiako teknikariaren titulazioaz gain, ondorengo gaitasunak eskuratuko ditu ikasleak:
- Lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko maila: Lan Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-moduluak, lan-arriskuen prebentzioko oinarrizko mailaren jarduerak burutzeko beharrezkoak diren lanbide-erantzukizunak burutzeko gaitasuna ematen du.
Eskatu informazio gehiago
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:- idazkaritza@birt.eus
- 945 56 7953