OHAR GARRANTZITSUA: Araudi berri bat onartu dela eta, 2024-2025 ikasturterako sarbideak aldaketa nabarmenak izango ditu, eta konfirmatu bezain laster argitaratuko ditugu.
OHAR GARRANTZITSUA: Araudi berri bat onartu dela eta, 2024-2025 ikasturterako sarbideak aldaketa nabarmenak izango ditu, eta konfirmatu bezain laster argitaratuko ditugu.
Sarbiderako baldintzak
Mota honetako ikaskuntzan sartzeko, ikasleak 18 urte izan behar ditu, teknikari-tituluetarako (erdi-maila); eta 20 urte, edo 19 urte, teknikari-titulua badu, goi-mailako teknikariaren tituluetarako (goi-maila).
Erdi-maila
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Teknikari-laguntzaile titulua (LH1).
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Batxillergoko titulua.
- IEEko 1. zikloa gaindituta izatea.
- BBBko 2. maila gaindituta izatea.
- Unibertsitate titulua.
- Erdimailako zikletako sarbiderako berarizko prestakuntza gainditua izatea.
- Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua.
- Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programetako (HLPPk) oinarrizko moduluak.
- Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetara sarbide-froga.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
Goi-maila
- Batxilergo titulua.
- Baliokideak diren beste ikasketak:
- Batxilergo esperimentaleko 2. maila gainditua izatea.
- UBIa gaindituta izatea.
- Bateratutako batxilergo balioanitzeko (BBB) titulua
- Teknikari espezialista titulua (LHII).
- Goi-mailako teknikari titulua.
- Unibertsitate titulua.
- Teknikari titulua (Erdi-maila).
- Goi-mailako sarbide froga famili profesionalari dagokion aukeran.
- 25 urtetik gorakoei zuzendutako unibertsitatera sarbide-froga.
Profesionaltasun ziurtagiria
Beharrezko eskakizunak: Kualifikazio-maila honetako prestakuntzan sartu ahal izateko, ikasleak hauetako eskakizunen bat bete beharko du:
- DBH titulazioa, Erdi-mailako Graduko Prestakuntza-zikloetara sartzeko probak edo baliokideak (ikasketa eta lan ondorioetarako adibidez eskola-graduatua). Hezkuntza-sistemen titulu eta ikasketen baliokidetasuna.
- Justifikatu behar besteko prestakuntza-ezaguerak edo profesionalak.
- Egin nahi den prestakuntza-moduluaren edo moduluen eta/edo porfesionaltasun-ziurtagiriaren maila bera duen profesionaltasun-ziurtagiria.
- Lanbide-arlo bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria.
- Unibertsitatera sartzeko proba, 25 urtetik edota 45 urtetik gorakoentzat.
HLO (erdaraz LOE) aurretikako tituluen baliokideak kontsultatu ahalko dituzu ondorengo dokumentuan.
Baliozkotze Posibleak
Ondorengo estekek LANBIDE MODULUEN BALIOZKOTZE ETA SALBUESTEEN informazioa jasotzen dute, zikloz-ziklo:
Ziklo desberdinen modulu komunek kode eta izen bera dute. Nahikoa da zikloetako batean gainditzea nota beste zikloetako edozeinetara eramateko (ez da baliozkotzea).
Baliozkotutako lanbide-moduluak, oro har, baliozkotzea eragiten duen moduluaren notarekin kalifikatuko dira.
Unibertsitate-ikasketetatik, LHItik eta LHIItik abiatutako baliozkotzeak (Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioaren eskumenekoak direnak) eta egiaztatutako gaitasun-unitateetatik abiatutakoak ez dira kontuan hartzen heziketa-zikloaren batez besteko nota lortzeko.
Salbuetsitako lanbide-moduluak ere ez dira kontuan hartuko batez besteko notaren ondorioetarako.
Lehentasuna onarpenean
Lehentasuna onarpenean, ikastaroaren aprobetxamendua aintzatesteko ematen da, eta lehentasuna ematen zaio hurrengo ikasturtean matrikulatzeko orduan.
Beraz, onarpenean lehentasuna izango du matrikulazio prozesuan:
- Aurreko ikasturtean matrikulatu zeneko modulu guztiak gainditu dituen ikasleak.
- Aurreko ikasturtean matrikulatu zen moduluetan, gutxienez, modulu bat gainditu duen eta gainerakoetan ebaluazio jarraia gainditu eta gutxienez modulu bakoitzeko azterketa final batera aurkeztu den ikasleak.
Ez du onarpenean lehentasuna izango:
- Matrikulatu zeneko modulu bakar bat gainditu ez duen ikasleak.
- Moduluren bateko ebaluazio jarraia gainditu gabe izanda, 2. azken azterketara aurkeztu eta gainditzen ez duen ikasleak.
- Moduluren baten anulazioa egin duen ikasleak.